Urakami katedrala
Urakami katedrala | |
---|---|
カトリック浦上教会 浦上天主堂 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagasaki |
Japoniako hiria | Nagasaki |
Koordenatuak | 32°46′34″N 129°52′06″E / 32.77619°N 129.86839°E |
Historia eta erabilera | |
Suntsiketa | 1945eko abuztuaren 9a |
Izenaren jatorria | Sortzez Garbia |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Nagasaki (en) |
Suntsipena | 1945 |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Yosuke Tetsukawa (en) |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | Neorromanikoa |
Urakami katedrala (japonieraz: 浦上天主堂 Urakami Tenshudō ) Nagasakin dagoen katedral katolikoa da, garai batean Asia ekialdeko handiena izan zena. Izen ofiziala Andre Mariaren katedrala badu ere Urakami auzoan egoteagatik Urakami katedrala izenaz ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1865ean Bernard Petitjean apaiz frantsesa konturatu zen Urakami auzoko biztanle gehienak kristauak zirela baina 1869 eta 1873 artean ihes egin behar izan zuten kristautasuna ez baitzen legezkoa. 1873an itzuli zirenean beren katedrala eraiki behar zutela erabaki zuten. 64 metroko altuera zuten bi dorre eraiki zituzten 1875ean eta eliza 1877an martxan hasi zen.
1945eko bonba atomikoaren hipozentruan egonik erabat suntsitu zen eta horma bakarrak iraun zuen zutik. Andre Mari eguna (abuztuaren 15a) gertu izanik katedrala beteta zegoen meza entzuten. denak hil ziren.
1959an katedrala berreraikitzea erabaki zuten. Kokapena zehazteko istiluak izan ziren, katolikoek toki berean berreraiki nahi zuten, beren jazarpenaren sinboloa baitzen Urakami auzoa, baina hiriko gobernuak elizaren aztarnak bonba atomikoaren sinbolo izan zitezen anhi zuen eta aztarnak errespetatuz alboan berreraiki zen aurrez zeukan frantziar estiloa erabiliz.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urakami katedral berria.
-
Urakami katedrala bonbaren ondoren.
-
Katedraleko kanpaia leherketaren ondoren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Japonieraz) Nagasakiko turismo bulegoan Urakami katedralaren inguruko informazioa